Gernikak Urbietan jokatuko du etzi Portugaleteren kontra
Gernikak Portugaleteren aurka jokatuko du etzi, Bigarren B mailako bederatzigarren jardunaldian. 17:00etan hasiko da bi taldeen arteko norgehiagoka Urbieta futbol zelaian.Orain arte, denboraldi honetan lau garaipen lortu ditu talde gernikarrak, hiru pa...
Orain arte, denboraldi honetan lau garaipen lortu ditu talde gernikarrak, hiru partida galdu ditu eta bakarra berdindu du.
Gernika sailkapeneko zazpigarrena da 13 puntugaz, eta Portugalete, berriz, hamazazpigarrena da zazpi puntugaz.
Barakaldo da Bigarren B mailako bigarren multzoko liderra, 19 puntugaz; Toledo da bigarrena 18 puntugaz eta RM Castilla hirugarrenak 17 puntu ditu.
Aurreko asteburuan, Gernika-Lumoko taldeak Mensajero taldeari 3-1 irabazi zion. Hamahirugarren minutuan, Lander Torrealdaik sartu zuen etxekoen lehen gola buruz, eta beste biak, Josu Santamariak egin zituen, 24. eta 70. minutuetan. Partida amaitzeko bi minuturen faltan egin zuen 3-1ekoa Joan Salvak.