Euskal Jaia ospatuko dute bihar ajangiztarrek, seigarren urtez
Seigarren urtez, Euskal Jaia ospatuko dute ajangiztarrek, Kanpantxuko plazan. Bihar izango dute festa eguna; 11:30etik hasita, gauera arteko ospakizuna izango da Busturialdeko herrian.Dantzekin hasiko dute euskal jaia, 11:30ean. Ondoren, baserriz baser...
Dantzekin hasiko dute euskal jaia, 11:30ean. Ondoren, baserriz baserri ariko dira poteoan trikitrixagaz lagunduta. 15:00etan. berriz, herri bazkarian batuko dira bertaratutakoak. 18:00etan herri kirolen erakustaldiaz gozatu ahalko dute, eta ostean, kirol parte hartzaileak egongo dira adin guztientzako. Euskal Jai eguna erromeriagaz dantzan amaituko dute ajangiztarrek