Donostiako manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte
Arnaldo askatu, politika askatu lelopean zapatuan Donostian egingo den manifestazioara joateko autobusak antolatu dituzte Ondarroatik, Bermeotik eta Mutrikutik, hain zuzen ere.Bermeon, esaterako, autobusa, 16:30ean aterako da Erretenetik, eta joan gura...
Bermeon, esaterako, autobusa, 16:30ean aterako da Erretenetik, eta joan gura duten horiek Gizarte eta Kultura Etxean, liburutegian, Elkartetxean edota Bolatokin eman ahalko dute izena.
Ondarroan, 15:30ean abiatuko da autobusa Donostiarantz eta Zaldupeko Zubitik aterako da. Donostiako manifestaziora joateko interesa dutenek Anaitasuna eta Kulixka tabernetara jo beharko dute izena ematera.
Mutrikuarrek ere izango dute Donostiara autobusez joateko aukera; 16:15ean ipini dute hitzordua, goiko geltokian. Horretarako, baina, aldez aurretik eman beharko da izena Zubixa tabernan.
Arnaldo Otegi ez ezik, Rafa Diez eta beste euskal preso politikoak askatzeko ere eskatuko dute zapatuko martxan. 17:30ean abiatuko da Donostiako Boulevardetik.