Biharko partidari begira herritarren bultzada eskatu du Aurrerak
Aurrera Kirol Elkarteko arduradunek, jokalariek eta talde teknikoak eskari berezia egin diete ondarrutarrei. Nagusien taldeak hirugarren mailan denboraldia hasi zuenez geroztik, ez du zorte gehiegirik eduki (azken da sailkapenean), eta zaleen bultzada ...
Horren harira, Aretxabaletaren aurka bihar, 17:00etatik aurrera Zaldupen jokatuko den neurketa ikustera deitu dituzte Aurrera zale guztiak. «Zapatu honetan partida garrantzitsua daukagu Zaldupen, eta gure taldeak inoiz baino laguntza gehiago behar du une honetan. Hori dela eta, jendetza batzeko deia egiten diogu herri guztiari».