Baxurako ontziek 300.000 kilo sardina baino gehiago lehorreratu dituzte asteon
Sardinetan bete-betean sartuta dabiltza baxurako ontzi gehienak. Hegaluzetan ari diren ontzi gehienek atunetari utzi eta sardinatan hasi dira Teilagorrien inguruan (Landetan)Ondarroako Kalare Deuna kofradiako arduradunek adierazi dutenez, sardina asko ...
Sardinetan bete-betean sartuta dabiltza baxurako ontzi gehienak. Hegaluzetan ari diren ontzi gehienek atunetari utzi eta sardinatan hasi dira Teilagorrien inguruan (Landetan)
Ondarroako Kalare Deuna kofradiako arduradunek adierazi dutenez, sardina asko saldu da egunotan bentan. Atzo, esate baterako, 200 tona baino gehiago lehorreratu zituzten baxurako hainbat ontzik. Teilagorrietatik (Landa inguruan) bueltan eguerdi aldean porturatu ziren gehienak, 11:30ak eta 12:30ak bitartean.Adituen arabera, gainera, atzo saldutako sardina aurreko egunetakoa baino «garbiagoa» izan zen. «Aurreko egunetan gehiena nahastuta etorri da, txitxarro txiki eta antxoa artean. Gaurkoa, ostera, garbiagoa datorrela dirudi».
Sardina asko dagoela eta, gainera, egunotan sardinatan ari diren ontziak nabarmen gehitu dira Egidazu Kaian; bertoko ontziez gain, Asturias eta Colindres (Kantabria), Santoña (Kantabria) eta Laredo (Kantabria) aldetik etorritakoak dira asko.
Atzo ez eze, astean ere saldu da sardina, baina modu apalagoan. Martitzenean 91.500 kilo eta eguaztenean 20.000 kilo saldu ziren. Tamaina aldetetik nahikoa handia izan zen arraina, kiloan 20-25 ale bitartekoa. Eskaria handia egon dela eta, prezio onean saldu zuten arrantzaleek, 1,02 eta 1,20 euroan.
Ontzi bakar batzuk
Bestalde, hegaluzetan ari diren ontzi askok atunetari utzi eta sardinetan hastea erabaki dute asteon. Kalare Duan Kofradiako arduradunek azpimarratu dutenez, Getaria inguruko ontzi bakar batzuk besterik ez dute jarraitzen.
Asteon, esaterako, martitzenean bakarrik saldu zen hegaluzea. Kostaldetik hurre harrapatutako 1.700 kilo, bataz beste 2,88 euroan saldu ziren. Tamaina txikikoak izan ziren gehienak, eta horiek saldu ziren merkeen. Tamaina handikoak, ostera, zer edo zer garestiago saldu ziren, 6,70 euro inguruan.
Sardinatan edo atunetan ez dabiltzan beste baxurako ontziek, ostera, denetariko arraina arrantzatu dute. Ez da aparteko arrantza handirik egon; txitxarroa, melba eta haginzorrotza saldu dira bereziki.