Artibaiko beteranoen kontra jokatuko du Villa de Pravia taldeak
Markina-Xemeingo Artibai Futbol Taldeko Beteranoek eta Villa de Pravia futbol taldeak lagunarteko partida jokatuko dute bihar, 17:00etan, Barroeta zelaian. Praviara (Asturias) joan ziren ekainean Artibako beteranoak eta orain, bertako taldearen bisita ...
Bihar eguerdian ailegatuko da Markina-Xemeinera Praviako taldea. Herria bisitatuko dute hasteko; frontoia ikusi eta Arretxinagara joango direla azaldu dute Artibai Futbol Taldekoek. Izan ere, futbolagaz gozatzeagaz gainera, beste talde batzuekin partekatu eta harremanak estutzea ere bada beste herri batzuetako taldeekin jokatzen dituzten lagunarteko partida horien helburua. Horrela, partida ostean ere afaltzera joango dira denak Markina-Xemeingo elkarte batera. «Lagun asko egin ditugu eta leku asko ezagutu, eta bide batez gure herria ere ezagutzera eman dugu», azaldu dute.
21 laguneko taldea dator Praviatik, tartean, lehen mailan urte askoan jokatu zuen Roberto Suarez futbolaria. «Oso jende jatorra da», nabarmendu dute Artibaikoek.