Argizaiolak saritutako argazkiak, kultur etxean
Argizaiola lehiaketan saritu dituzten argazkiak ikusgai daude Gernika-Lumoko Kultur Etxean. 25 irudi dira guztira, eta urriaren 30a bitartean izango dira erakusten. Argazkilaritzan adituak diren artisten lanak bildu ditu aurtengo sariketak ere, eta lan...

Argizaiola lehiaketan saritu dituzten argazkiak ikusgai daude Gernika-Lumoko Kultur Etxean. 25 irudi dira guztira, eta urriaren 30a bitartean izango dira erakusten. Argazkilaritzan adituak diren artisten lanak bildu ditu aurtengo sariketak ere, eta lan horiek herritarren eskura daude orain. Besteak beste, ikusgai daude accesita lortu duten Oskar Gascon eta Asier Garagarzaren aragzkiak; baita Xabier Mata irabazlearena ere. Paisaiak, erretratuak, eskalatzaile bat… Gaiak anitzak dira erakusketa gelako irudietan.