85 bat lagun gaztainetan, Atxarren
Paisaia ikusgarria eskaintzen du Atxarre mendiak, baina, horrez gain, badu emateko gehiago ere; esaterako, gaztainak. Horiek biltzen joan dira aurten ere arteagarrak, gerora, erre eta jateko.Urrian 12an ospatu zuten, beste urte batez, Gaztañerre eguna...
Paisaia ikusgarria eskaintzen du Atxarre mendiak, baina, horrez gain, badu emateko gehiago ere; esaterako, gaztainak. Horiek biltzen joan dira aurten ere arteagarrak, gerora, erre eta jateko.
Urrian 12an ospatu zuten, beste urte batez, Gaztañerre eguna, Antoliñape kultur elkarteak, Montorre eskolak ta Montorrealde guraso elkarteak antolatuta.Adin ezberdinetako herritarrak bildu, eta gaztainak batzen abiatu ziren Atxarrera. Bertan, aurreko urteetan baino gutxiago batu izan zutela azaldu dute; izan ere, aurten, 11, 800kilo gaztaina batzea lortu dute.
Eguraldia lagun izan zuten gaztainak bildu eta plazara bueltatu zirenera arte. Kaxkartu bazuen ere, ez zioten ohitura bilakatutako gaztaina bilketaren apustuari hutsik egin.
Gaztainak bildu eta horien kopuruari buruzko apustua egin ostean, horiek jateko unea iritsi zaien plazan bildutakoei. Gaztainak jateko, baina, aurretiaz prestatu egin behar dira, eta kasu honetan, aintzinako erara egiteko hautua hartu zuten arteagarrek. Hala, Atxarren batutako gaztainak tanbolinean erre zituzten ume zein nagusiek.
Beste urte batzuetan baino gaztaina gutxiago batu arren, «oso pozik» dira antolatzaileak jendeak izandako erantzunagaz.