Umeentzako antzerki emanaldia egongo da bihar udaletxean
AULESTI // Trolebu kultur elkateak antolatuta, Bikokote haur-antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute umeek bihar. Emanaldia udal aretoan eskainiko dute, 18:00etan hasita. Txontxongiloak eta aktoreak batzen dituen ikuskizuna da. Bi bale arrantzale dira ...
AULESTI // Trolebu kultur elkateak antolatuta, Bikokote haur-antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute umeek bihar. Emanaldia udal aretoan eskainiko dute, 18:00etan hasita. Txontxongiloak eta aktoreak batzen dituen ikuskizuna da. Bi bale arrantzale dira protagonistak. Istripu batek irla galdu batera eroan zituen eta hango bizimodua arintzeko bi koko hartu eta txotxongiloetara jolasten dira.