«Osasuna zelan dagoen ikusteko puntako teknologian oinarritutako gailua dugu»
Urteek aurrera egin ahala, estresarekin eta elikadura txarragatik, gaixotasunak edota aldaketa organikoak gutxinaka-gutxinaka sortzen joaten dira, eta gorputzak ondorio horiek guztiak pairatzen ditu.Maite Gonzalez osteopatia zentroan urteak daramatzagu...
Maite Gonzalez osteopatia zentroan urteak daramatzagu puntako teknologian oinarritutako gailuekin diagnostiko prebentiboak egiten. Azterketa horiei esker, gure gorputzaren oreka mantentzeko zer gertatzen zaigun, ze bitamina, mineral edo elikagai behar ditugun jakin ahal izaten dugu.
Zehatz esanda, guk daukagun gailu teknologikoarekin gure hezurrak, organoak, burmuina, baskularizazioa eta abar nola dauden ikusi ahal dugu.
Hezurrak, esaterako, 35 urtetik aurrera, indarra galtzen joaten dira, eta hori ondo zaindu beharra dago. Guk daukagun aparailuarekin, gainera, nola deskantsatzen dugun ere jakin ahal dugu, bai eta gure gogo aldartea zelan dagoen ere.
Prebentzioa
Puntako teknologian oinarritutako aparailu horri esker, gainera, gure osasuna zein mailatan dagoen jakin ahal dugu. Eta ezer hobetu behar bada ere ikusi ahal dugu. Horrez gain, gaixotasunak saihesteko aukera ere ematen digu.
Beraz, laburbilduz, gorputza nola daukagun ikusteko edota gaixotasunak saihesteko zer egin behar dugun jakiteko zerbitzua eskaintzen diegu bezeroei.