Ondarroako Emakueentzako Jabekuntza Eskola abantean hasi da
Hainbat esparru eta arlo landuko dituzte urritik maiatzera bitartean egingo diren ikastaroetan. Txirrimorraski kudeatutako haurtzaindegi zerbitzua egongo da aurten ereUrritik hasi eta maiatzera bitartean, hainbat ikastaro emango dira Ondarroako Emakume...
Hainbat esparru eta arlo landuko dituzte urritik maiatzera bitartean egingo diren ikastaroetan. Txirrimorraski kudeatutako haurtzaindegi zerbitzua egongo da aurten ere
Urritik hasi eta maiatzera bitartean, hainbat ikastaro emango dira Ondarroako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan. Ikastaroen arduradunek nabarmendu dutenez, aurten ere hainbat arlo landu eta beste hainbat esparru ukituko dituzten ikastaro sorta eskainiko dira. Aurtengo ikasturtean feminismoa, literatura, emakumeen osasuna, adiskidetasuna, komunikazioa, argazkilaritza tailerra eta beste hainbat gai landuko dira.Aurten ere, iaz estreinako egin modura, Txirrimorraskik kudeatuko duen haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da ikastaro guztietan. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, zerbitzu hori behar dutenek astebete aurretik jakinarazi beharko dute.
Plaza mugatuak
Matrikulazio epeari dagokionez, zabalik dagoela gogorarazi dute. Talde bakoitzeko, gutxienez, zazpi lagun egon behar dute, eta taldea bete ahala itxi egingo da matrikulazioa; bestela, ikastaroa hasi arte egin daiteke matrikula. «Gogoan eduki ikastaro batzuek plaza mugatuak dituztela eta, izena ahalik eta azkarren ematea gomendatzen dugu».
Ikastaroei dagokienez, hiru hilabeteko ikastaro bakoitzaren prezioa 5 eta 10 euro artekoa da. Oinarrizko errenta jasotzen dutenek eta 20 urtetik beherako andra gazteek, ostera, %50eko deskontua izango dute.
Izena emateko matrikula fitxa bete eta ordainketa egin behar da. Goizetan, 09:00etatik 14:00etara, Udal Diru Bilketa bulegoan (Kantoipe 3an) egiteko aukera egongo da, eta arratsaldeetan, 16:30etik 20:30era, Etxelilan (Artibai 3, 2. pisua).