Mutrikuko Olatz auzoa, onddoen gotorleku
Tomas Serrano ondarrutarrak ia kilo bat pisatzen duen onddoa hartu zuen astelehenean Mutrikuko Olatz auzoan. Perretxiko eta onddo sasoia aspaldi hasi bazen ere, mendiak beteta daudela dio Serranok.Euriarekin batera, perretxikoak eta onddoak batzeko sas...
Tomas Serrano ondarrutarrak ia kilo bat pisatzen duen onddoa hartu zuen astelehenean Mutrikuko Olatz auzoan. Perretxiko eta onddo sasoia aspaldi hasi bazen ere, mendiak beteta daudela dio Serranok.
Euriarekin batera, perretxikoak eta onddoak batzeko sasoia hasten da. Eta sasoi hori aste batzuk atzerago ailegatu zen. Asteon, baina, ondarrutar batek ia kilo bat pisatzen duen onddoa hartu du Mutrikuko Olatz auzoan.Zehatz esateko astelehen goiza zen Tomas Serrano perretxikotara atera zenean. Olatzera joan eta bat-batean onddo handi bat ikusi zuen. Etxera bueltatzerakoan, onddo handia pisatu eta ia kilo bat pisatzen zuela konturatu zen; onddoak 870 gramo inguru zituen.
Onddo asko
Serranok jakitera eman duenez, onddo handiagaz batera beste onddo asko zeuden. «Guztira hamabi bat edo hartu nituen».
Onddoak hartzeko denboraldia aspaldi hasi bazen ere, oraindik ere mendiak eta bestelako bazterrak onddoz eta perretxikoz beteta daudela esan du Serranok.