Intoxikatuta hil zen 13 urteko bikiaren aita aske utzi dute, karguekin
Joan den ekainean intoxikatu ziren Lekeitioko bi bikien aita aske utzi dute, karguekin, atxilotu eta egun batera. Semeetako baten heriotza eragitea eta bestea hiltzen saiatzeagatik inputatuta dago gizona.Atzo atxilotu zuen Ertzaintzak, Bilbon, 38 urtek...
Atzo atxilotu zuen Ertzaintzak, Bilbon, 38 urteko gizonezkoa eta atzo epailearen aurrean deklaratu ostean utzi zuten aske. Fiskaltzak ez du behin behineko espetxeratzerik eskatu, baina ihes egin ez dezan pasaportea kendu diote. Horrez gain, semearekin kontakturik eduki ez dezan, bestelako neurri batzuk ere ezarri ditu epaileak.
Gernika-Lumokoko epaitegiak agindu zuen atxilotzea, Ertzaintzako ikerlariek emandako ebidentziak eta frogak aztertu ondoren.
Herenegun bigarren aldiz atxilotu zuten aita. Izan ere, Ertzaintza intoxikazioaren iturria ikertzen hasi zenean ere atxilo eraman zuten. Orduan, baina, kargu barik aske geratu zen ordu batzuetara.