I. Kinttopeko zaldi-mando probak lehiatuko dituzte
Lehenengo Kinttopeko zaldi-mando probak jokatuko dituzte Aulestin. Domeka arratsaldean egingo dute lehen saioa. Hernaniko Imanol Paolla, Asteasuko Tonio eta Laudioko Gaizka Lopez ariko dira lehian, 18:00etatik aurrera.Astelehen gauean, berriz, Nabarniz...
Astelehen gauean, berriz, Nabarniz jatetxeko kidea eta Asteasuko Andoni Mendizabal ariko dira nor baino gehiago. Horiek 21:00etan hasita jokatuko dute Martitzen gauean izango da azken saioa. Orduan, Koba aulestiarrak, Markina-Xemeingo Patxua tabernako ordezkari batek eta Mungiako Goieta tabernako kide batek hartuko dute parte.
Proban 900 kiloko Aulestiko ‘harri barria’ erabiliko dute, 80 kiloko gainkargarekin. Abereen oinarrizko pisua 450 kilokoa izango da. Horrela ez bada, gehiago duten kilo bakoitzeko kilo bat gehiagoko karga hartuko dute.
Irabazleak 750 euro eta Iluntzar tabernak emandako manta jasoko ditu. Parte hartzaile guztiek izango dute diru-saria.