Hondakin organikoei buruzko informazioa emango dute
Zabor organikoen inguruko informazioa emateari ekin dio Eako udalak hilabete honetan. Dagoeneko gaiaren inguruko zenbait batzar egin dituzte, eta oraindik azalpenak entzun ez dituztenentzat informazio puntuak jarriko dituzte asteburuan.Zapatuan, Eako f...
Zapatuan, Eako frontoi atzean egongo dira informazioa ematen. Bizilagunak 11:30-14:30 bitartean hurbildu ahalko dira bertara.
Halaber, biharamunean, 11:00etatik 12:30etara Natxituko plazan ariko dira informazioa ematen. Ondoren, 13:00etan hasita eta 14:30ak bitartean Bedaronako frontoian izango dira.
Gainera, interesa duten herritarrek honako telefono zenbakian dute informazio jaso eta apuntatzeko aukera: 946 275 227. Era berean, helbide honetara ere idatzi dezakete: organikoaean@gmail.com.
Hondakin organikoei buruzko hiru auzo-batzar egin dituzte orain arte: Eako Eskolondon, Bedaronako eskolan eta Natxituako Bolatokian.