Geoparkeak gidari izateko trebakuntza ikastaroa eskainiko du
Euskal Kostaldeko Geoparkeak irteera gidatuen kalitatea «bermatuko» duten gidari berriak trebatu nahi dituela eta, ikastaroa eskainiko du.Alde teorikoa eta praktikoa izango dituen ikastaroa azaroaren 10etik 26ra egingo da, eta bertan Geoparkeko ondar...
Alde teorikoa eta praktikoa izango dituen ikastaroa azaroaren 10etik 26ra egingo da, eta bertan Geoparkeko ondare geologikoa, ekologikoa eta kulturala landuko dira. Modu berean, gidarien lanarekin loturik dauden beste gai batzuk ere jorratuko dira; interpretazioa, komunikazioa eta taldeen kudeaketa, esaterako.
Ikastaroan gehienez jota 20 lagun onartuko direla aurreratu dute. Interesatuek fidantza modura eskatzen diren 50 euroko ordainketaren frogagiria eta CVa bidali behar dituzte geoparkea2015@geoparkea.com helbidera, urriaren 23a baino lehen. Ikastaroari buruzko informazio guztia eskuragarri dago webgune honetan: www.geoparkea.com.