Ekintzailetza sustatzeko trebakuntza ikastaroa egingo da Mutrikun
Enpresen sorrera eta ekintzailetza sustatu eta laguntzeko helburuarekin, Mutrikuko Udalak eta Debegesa Debabarreneko garapen agentziak abian jarri dute beste behin ere Mutriku Ekinean deritzon trebakuntza ikastaroa.ZuEkin egitasmoaren baitan egingo den...
ZuEkin egitasmoaren baitan egingo den ikastaroa Debegesaren Mutrikuko bulegoan egingo da (Konde kalea, 18). Urriaren 19an hasi eta sei egunez luzatuko da. Zehatz esanda, honako egunetan eskainiko da: urriak 19, 21, 23, 26, 28 eta 30; 09:30etik 13:30era.
Parte hartzea doakoa da, eta plaza mugatuak daude. Bertan parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena 943-82 01 10 telefonora deituta, edota ekintzaile@debegesa.eus helbide elektronikora idatzita.