Eibarkosta taldea sortu dute Mutrikun, Eibar taldearen zaleek
Eibar futbol taldeak zale talde ofizial berria aurkeztu du Mutrikun: Eibarkosta. Hain zuzen ere, taldeak berak aurkeztu duen 16. zale taldea da Mutrikukoa.Martitzenean aurkeztu zuten taldea, eta berau osatzen duten bazkideez gain, Eibar taldeko Fran Ga...
Martitzenean aurkeztu zuten taldea, eta berau osatzen duten bazkideez gain, Eibar taldeko Fran Garagarza kirol zuzendari mutrikuarra, eta Agustin Lahidalga eta Mikel Larrañaga kontseiluko kideak ere egon ziren.
Taldea sortu duten lehen bazkideek herrian zale talde bat sortzearen beharra ikusi zuten, eta berau sortzeko talde armaginarekin harremanetan jarri ziren uda hasieran. «Debabarrenean futbol mailan Eibarren berri ematea beharrezkoa zela bururatu zitzaigun. Fran Garagarza Eibarko kirol zuzendaria herritarra dela ikusita, gainera, zale talde bat berton sortzea idea polita zela iruditu zitzaigun».
Oraingoz, dozena bat bazkide batu dira talde sortu berrian, eta etorkizunean kide gehiago izatea espero dute. Izena eman nahi dutenek eibarkosta@gmail.com posta elektronikora idatzi dezaketela aurreratu dute. «Bazkidetza doakoa da; datu pertsonalak ematearekin nahikoa da».