Bikote bat atxilotu dute taberna batean kalteak eragiteagatik
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 22 urteko gizonezko bat eta 20 urteko andrazko bat atxilotu zituzten martitzen eguerdian, Busturian. Hain zuzen ere, Busturiko ostalaritza lokal batean kalteak eragiteagatik eta lokaleko jabeari mehatxu egiteagatik ...
Herenegun, 12:30ak aldera, Busturiko ostalaritza lokal bateko jabeak Ertzaintzaren patruila baten laguntza eskatzeko deia egin zuen. Tabernan zegoen bikote bat lokala kaltetzen ari zen, bai eta jabeari mehatxu egiten ere. Ertzaintza lokalera iritsi zenean, hirurak aurkitu zituen barruan. Diotenez, kristalezko botilen hondakinak zeuden lurretik botata, telebistako pantaila apurtuta zegoen, eta tabernako baxerako kristalak zeuden sakabanatuta.
Tabernako zaintzaileak
Gertatukoa argitu ondoren, bikotea atxilotu zuen Ertzaintzak. Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, antzadenez, atxilotutako bikotea gauez taberna zaintzeaz arduratzen zen. Jabeak, baina, kutxa irarletik dirua lapurtzen ziotela eta, kaleratzea erabaki zuen.
Kaleratzeen berri izan ostean, jabearen kontra eginda, tabernan kalteak eragiten hasi ziren, eta eraso egingo ziotela esaten zioten tabernako jabeari, mehatxu eginez. Jakinarazi dutenez, ertzainen aurrean ere jarrera berbera mantentzen zuten atxilotutakoek.