Bihar arte eman daiteke izena aisialdiko begirale ikastarorako
Bermeoko Gazteen Informazio Zerbitzuak (GIZ), aisialdiko begirale ikastaroa antolatu du zortzigarrenez. Bizkaiko Gaztetxo Eskolagaz batera antolatzen du ikastaroa eta parte hartu gura duten horiek bihar dute izena emateko azken eguna.23 lagunek parte h...
23 lagunek parte hartu ahalko dute ikastaroan eta izena emateko 18 urte izatea derrigorrezkoa da edo 2016ko urria baino lehen adin hori betetzea. Taldea osatzerakoan, ohi modura, bermeotarrek lehentasuna izango dute.
16 asteburu
Urriaren 24tik 2016ko maiatzaren 8ra arte eskainiko da ikastaroa, 16 asteburutan. Klaseak bariku arratsaldeetan eta zapatuetan izango dira, Gizarte eta Kultura Etxean.
Ikastaroa burutuz gero, parte hartzaileek titulu ofiziala jasoko dute, alde teorikoa eta praktikak egin ostean.