Ikasturteko lehenengo topaketa antolatu du Berbalagunek
Bermeoko Berbalagunek asteburuko Erdi Aroko azoka aprobetxatuko du, ikasturteko lehenengo topaketa egiteko. Hala, urriaren 17an elkarrekin bazkaltzeko hitzordua jarri dute.Lehenengo topaketa izango da, baina diotenez «ez da zertan berbalagun taldekide...
Lehenengo topaketa izango da, baina diotenez «ez da zertan berbalagun taldekidea izan behar bazkarira joateko, edonor etor daiteke». Joan gura dutenek, baina, eguena izango dute izena emateko azken eguna. 607 609 580 telefono zenbakira deituta eman beharko dute izena.
Goizez, azoka ikusiko dutela jakinarazi dute Berbalaguneko arduradunek, eta bide batez, Arrantzaleen Museoko erakusketa ere bisitatzeko aprobetxatuko dutela diote. Bestalde, bazkalde aurretik, zihurrenik, Alde Zaharretik poteoan ibiltzeko denbora ere izango dutela azaldu dute.