Hego Haixe kantu bazkaria egingo da, bigarrenez, Markina-Xemeinen
Urriaren 24an izango da, eta Angel Mariezkurrena eta Nafarroako eta eskualdeko musikariak hartuko dute parte bertan. Bazkarira joateko txartelak erosteko azken eguna barikua izango daIazko arrakasta ikusita, berriro ere kantu bazkaria egingo da urriare...
Urriaren 24an izango da, eta Angel Mariezkurrena eta Nafarroako eta eskualdeko musikariak hartuko dute parte bertan. Bazkarira joateko txartelak erosteko azken eguna barikua izango da
Iazko arrakasta ikusita, berriro ere kantu bazkaria egingo da urriaren 24an, Markina-Xemeinen. Dantxarinean (Nafarroa) egiten diren moduko kantu bazkari bat bertora ekarri zuten joan den urtean herritar bik Markina-Xemeingo Udalaren laguntzagaz, eta iaz baino oraindik giro hobea lortzea dute aurten helburu. II. Hego Haixe kantu bazkarian abesteko zaletasuna duten ume, gazte eta nagusi guztiek daukate lekua.13:00etan jarri dute ordua, Kontzekupean elkartzeko. Angel Mariezkurrena Dantxarineako Kantu Zaharren Egunaren antolatzaile ezagunaren liburua banatuko dute triki-kantu-poteoagaz hasteko, eta ondoren, herrian zehar ibiliko dira partaideak kantu jiran, bazkalordura arte.
Lea Artibai Ikastetxearen jantokian izango da bazkaria aurten ere. Angel Mariezkurrena kultur dinamizatzaile eratsundarra izango da aurkezlea, eta eskualdeko zein Nafarroako musikariek hartuko dute parte. Antolatzaileek aurreratu dutenez, musika, lehiaketak eta ezustekoak ez dira faltako.
Txartelak, barikura arte
Kantu bazkarian parte hartzeko txartelak aldez aurretik erosi behar dira, 25 eurotan, eta hainbat lekutan egongo dira eskura: Markina-Xemeingo udaletxean, Iruzubin eta Uhagonen; Etxebarriko Olaia tabernan; Berriatuko Urepelen; Ondarroako Beikozinin eta Kulixka tabernetan, eta Mallabiako Trabaku Goikoan.
Leku horietan erosterik ez dutenentzako telefono zenbaki bi ere jarri dituzte antolatzaileek: 615 781 042 eta 685 734 794. WhatsApp-a bialduta ere lekua gorde daitekeela azaldu dute antolatzaileek. «Kantu liburua opari izango da», nabarmendu dute.
Txartelak eskuratzeko azken eguna barikua izango da.