Erauskin nagusitu da 30. zaldi-mando proben sariketan
Erauskinek irabazi du Ispasterko zaldi-mando proben sariketa. Mañukoak zaldiagaz 3 metro eta 40 zentimetroko 71 untza egin zituen, herenegun arratsaldean.Bigarren, Mungiako Goietas tabernako ordezkaria geratu zen, 3/4-ko 3 metro eta 30 zentimetroko 69...
Bigarren, Mungiako Goietas tabernako ordezkaria geratu zen, 3/4-ko 3 metro eta 30 zentimetroko 69 untza eginda. Maider Uriarte aulestiarra sailkatu zen hirugarren, 1/4-ko 6 metro eta 10 zentimetroko 67 untzagaz.
Hiru egunetan banatuta lehiatu dute sariketa. Lehen saioa ostiral gauean egin zuten, eta Mungiako Goietas tabernako ordezkaria izan zen onena. Haren atzetik geratu ziren Amalloko Giñarregi elkarteko kidea eta Nabarniz jatetxeko ordezkaria.
Domeka arratsaldean, berriz, Maider Uriarte nagusitu zen. Haren ostean, Aulestiko Juan Martiartu izan zen bigarrena, eta Mungiako Goietas tabernako kideak egin zuen hirugarren.
Bestalde, atzo arratsaldean, Erauskinen ondoren Goitia berangoarra izan zen bigarrena, 374-ko 3 metro eta 25 zentimetroko 66 untzagaz, eta Urdulizko Zalbide iturgintzako kideak egin zuen hirugarren, 60 untzagaz.