Ekainean Lekeition intoxikatutako anaia bikien aita atxilotu du Ertzaintzak
Larriki gaixotu ziren bi anaietako bat hil egin zen. Ertzaintzak lortutako frogak aztertu ostean aita atxilotzeko agindua eman du Gernika-Lumoko epaitegiakJoan den ekainean larriki gaixotu ziren Lekeitioko bikien aita atxilotu zuen atzo eguerdian Ertza...
Larriki gaixotu ziren bi anaietako bat hil egin zen. Ertzaintzak lortutako frogak aztertu ostean aita atxilotzeko agindua eman du Gernika-Lumoko epaitegiak
Joan den ekainean larriki gaixotu ziren Lekeitioko bikien aita atxilotu zuen atzo eguerdian Ertzaintzak. 13 urteko bikietako bat hil egin zen ospitalean egun batzuk egin ostean.Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Gernika-Lumoko epaitegiak eman zuen atxilotzeko agindua Ertzaintzako ikertzaileen frobak eta ebidentziak aztertu ondoren.
Bilbon bizi den etxean atxilotu zuten ertzaintzako agenteek bikien aita. 38 urteko atxilotua Ertzain etxera eraman zuten Gernika-Lumoko epaitegiaren aurrera eraman aurretik.
Segurtasun Sailak azaldu duenez, Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Zerbitzuak Ondarroako Ertzain etxearen laguntzagaz egindako ikerketen emaitzek bistaratu dutenaren ondorioz erabaki du Gernika-Lumoko epaitegiak aita atxilotzea.
Azterketa berriak
Lekeitioko 13 urteko bi anaia bikiak aldi berean gaixotu ziren, leku ezberdinetan zeudela, ekainaren 26an. Gurutzetako ospitalera eraman zituzten biak, eta artatu zituzten medikuek hasierako ustea produktu toxikoren bat edo txarto zegoen zerbait jan zutela izan zen. Intoxikazioaren zergatiak argitu barik geratu ziren, eta beraz azterketa berriak egin eta ikerketagaz jarraitu du Ertzaintzak.
Biki bien aita atxilotuta egon zen intoxikazioaren ondoren ere, baina, deklaratu ostean, aske utzi zuten.