Pura Caspa jaialdiak 17 film labur ekarriko ditu aurten, Lizeo Antzokira
Jaialdiak hemeretzi urte beteko ditu. Eskaintzagaz gozatu gura duenak gaur 19:15etik aurrera edukiko du horretarako aukera. Wes Craven zuzendari estatubatuarrari egingo diote omenaldiaEgutegiko hitzorduari hutsik egin barik, badator aurten ere Pura Cas...
Jaialdiak hemeretzi urte beteko ditu. Eskaintzagaz gozatu gura duenak gaur 19:15etik aurrera edukiko du horretarako aukera. Wes Craven zuzendari estatubatuarrari egingo diote omenaldia
Egutegiko hitzorduari hutsik egin barik, badator aurten ere Pura Caspa film laburren jaialdia Gernika-Lumora. Guztira, hamazazpi film labur ekarriko ditu aurten; horietako batzuk Espainiako film laburren jaialdietan aurkeztutako lanak izango direlarik. Lan horien proiekzioagaz gozatzeko, gaur 19:15ean jarri dute ordua Lizeo Antzokian Gernikako Skate-Black lagunak taldeak eta Gernika-Lumoko Kultur Etxeak. Sarrera doakoa izango dela aurreratu dute.Pura Caspa jaialdia Gernika-Lumoko zinemazaleen lanak proiektatzeko antolatu zuten lehenengoz, baina ordutik asko hazi denaren zalantzarik ez dago. 20. jaialdia ailegatzeko gitxi falta denean, hainbat zinemagilek parte hartu dute; hala nola, Alex de la Iglesiak, Xabier Larrondok, Paul Urkijok, Ruben Ontiverosek, Kepa Sojok…
Aurten ere, hainbat izango dira bere lana ezagutzera ematera ausartuko direnak, eta horien guztien artean, umore beltza, B seriea, komikiak, ahoberokeria, gorea eta azken joera berritzaileak landuko dituzte, aurrekoetan egin ohi legez.
Aurten, gainera, Wes Craver zuzendari estatubatuarra omenduko dute; «CI-FI, terrorea eta fantasmagoriak maite genituen hainbat belaunaldirengan eragina izan zuelako», diote antolatzaileek.
Klasiko bihurtu den jaialdian proiektatuko dituzten lanak aurrekontu txikikoak izango direla gogorarazi dute; hala ere, horregatik, ez dira kalitate txikikoak izango. Hala, lan horiek erakusten dute «irudimenak eta atzeratasun ezak baliabideen gabezia ordezka dezaketela».