Piraguan ibiltzeko irteera antolatu du Olazarrek hilaren 18rako
Gizaburuagako Olazar kultur elkarteak piraguan ibiltzeko irteera antolatu du hilaren 18rako. Izena emateko epea domekan amaitzen dela jakitera eman dute Olazarreko kideek.Hilaren 18an Lekeitioko piragua taldearen lokalean (Isuntza hondartzaren parean) ...
Hilaren 18an Lekeitioko piragua taldearen lokalean (Isuntza hondartzaren parean) batuko dira irteeran parte hartuko dutenak.
Irteerara kamiseta eta bainujantzia eramateko gomendioa egin dute Olazarrekoek. «Bertan dutxatzeko aukera egongo da».
Irteeran ume zein nagusiek parte hartu ahalko dute. «Piraguak urperaezinak dira eta ume zein nagusiak joan ahal dira».
Piraguan ibiltzeko behar den material guztia piraguen lokalean bertan jasoko dutela esan dute kultur elkarteko kideek.
Horretaz guztiaz baina, izena ematen dutenak parte hartu ahalko dute.
Eta hain zuzen ere, horretarako, herritarrek txokora gerturatu beharko dute. Izan ere, izena emateko zerrenda txokoan dago ipinita.