Mutriku, telesail bateko agertoki
Urtarrilean estreinatuko den 'Eskamak kentzen' izeneko telesaila grabatzen ari dira egunotan Mutrikun. Komediak kontserba lantegian eskabetxea egiten lan egiten duten talde baten eguneroko bizitza kontatuko du.Kamarak han eta hemen, teknikoak gora eta ...
Urtarrilean estreinatuko den ‘Eskamak kentzen’ izeneko telesaila grabatzen ari dira egunotan Mutrikun. Komediak kontserba lantegian eskabetxea egiten lan egiten duten talde baten eguneroko bizitza kontatuko du.
Kamarak han eta hemen, teknikoak gora eta behera, eta nola ez, aktore ospetsuak kalean. Irudi hori ikusi ahal izan da azken egunotan Mutrikun. Izan ere, Euskal Telebista Eskamak kentzen telesaileko eszena batzuk grabatzen ari da herrian.Atzo, esaterako, Barbara Goenaga, Elena Irureta, Karmele Larrinaga, Joseba Apaolaza eta Ramon Agirre aktoreak kofradiaren inguruan ibili ziren grabatzen.
Telesaila kontserba lantegi baten girorutako komedia bat da eta urtarrilean ikusi ahalko da telebistan. Barruko eszenak Miramongo estudioan grabatzen ari badira ere, kanpokoak grabatzeko Mutriku aukeratu dute.
Aipatutako aktoreez gain, ondokoek era parte hartuko dute: Loli Astoreka, Itziar Aizpuru, Maria Urzelai, Ainara Ortega, Itziar Atienza, Amaia Irazabal eta Alberto Berzal.