Gaur hasi eta urriaren 18ra arte txipiroia izango da Lekeitioko osagai nagusia
IX. Txipiroi Jardunaldiak antolatu ditu Lekeitioko Udalak. Zorzti jatetxek eta 26 tabernak plater eta pintxo bereziak eskainiko dituzte. Tailerrak eta bisita gidatuak egongo diraGaur hasi eta urriaren 18ra arte lekeitiarrek eta Lekeitiora hurbiltzen di...
IX. Txipiroi Jardunaldiak antolatu ditu Lekeitioko Udalak. Zorzti jatetxek eta 26 tabernak plater eta pintxo bereziak eskainiko dituzte. Tailerrak eta bisita gidatuak egongo dira
Gaur hasi eta urriaren 18ra arte lekeitiarrek eta Lekeitiora hurbiltzen diren bisitari guztiek gastronomia proposamen bereziez gozatzeko aukera izango dute. Azken urteetako arrakastaren ondoren, Txipiroiaren Gastronomia Jardueren bederatzigarren ekitaldia antolatu du Lekeitioko Udalak, eta beraz, datozen egunetan, txipiroia izango da Lekeitioko osagai nagusia.Jardunaldiak, eskualdeko estrategia gastronomikoan kokatzen dira, eta halaber, Eusko Jaurlaritzak duen Euskadi Gastronomika proiektuarekin lotuta daude. Proiektuaren leloa zera da: Itsas eta ortuaritik mahaira. «Helburua ez da bakarrik jakiak eskaintzea, baizik eta bertako produktuak sustatu, gastronomiari lotutako ohiturak mantendu, eta, azken finean, gure gastronomi kultura ezagutaraztea lehen, bigarren eta hirugarren sektoreko enpresekin batera», azaldu du udalak.
Horrela, urriaren 18ra arte Lekeitioko jatetxeek txipiroia osagai nagusi daukaten platerak eskainiko dituzte. Zortzi jatetxek parte hartuko dute aurtengo jardunaldietan: Egaña, Beitia Barri, Aroa, Aisia Lekeitio, Goitiko, Batzoki, Jubilatuak eta Mantxua.
Bestalde, Lekeitioko 26 tabernatan egongo da bai eta ere txipiroi pintxoak jateko aukera. «Txipiroia antzinatik dugu Lekeitioko osagai gastronomiko adierazgarrienetakoa. Egun, Lekeitioko ontzien artean gutxi dira, kopuru txikian txipiroia arrantzatzen aritzen direnak; nahiz eta, itsas herri honetan txipiroiaren arrantza antzinatik datorren», nabarmendu du udalak.
Txipiroiak dastatzeko aukera egotegaz gain, txipiroiei lotutako ekintzak ere tartekatuko dituzte jardunaldien baitan. Ume zein nagusientzako jolas tailer eta bisita gidatuak egongo dira, bestak beste.