Garai berrietara egokitzen
Urteetako esperientzia eskainita, bezeroari kalitatezko zerbitzua emateko lan egiten dute Bermeoko Sollube eta Larrauri Anaiak mekanika tailerrekProfesionaltasun osoz eta urteetako esperientzia eskainita lan egitea eta bezeroari arreta pertsonalizatua ...
Urteetako esperientzia eskainita, bezeroari kalitatezko zerbitzua emateko lan egiten dute Bermeoko Sollube eta Larrauri Anaiak mekanika tailerrek
Profesionaltasun osoz eta urteetako esperientzia eskainita lan egitea eta bezeroari arreta pertsonalizatua eta kalitatezkoa eskaintzea. Helburu horiek lortze aldera lan egiten dute, belaunaldiz belaunaldi, eta egunik egun, Bermeoko Landabaso industriagunean kokatuta dauden Sollube eta Larrauri Anaiak mekanika tailerrek. Urteetako esperientzia bai, baina garai berrietara egokitzeko beharra ere izan dute, eta hala egin dute.Ibilgailuen mantenua ondo baino hobeto zaindu behar den kontua da. Izan ere, errepideak ibilgailuak puntuan jarrita egotea eskatzen du, eta horiek puntuan jartzeko mekanika tailerretara jotzen dute herritarrek. Hala, gaur egungo azken teknika eta teknologiak ezagutzeak eta aplikatzeak segurtasuna bermatzeko tresnak dira, eta horretara moldatzen jakin behar izan dute mekanika tailerrek.
Urteetako esperientzia lagun, ondo baino hobeto dakite arreta pertsonalizatua emateak daukan garrantzia. Eta, horrenbestez, bezeroari ahalik eta laguntza egokiena emateko formakuntza jasotzen dute. Izan ere, bezeroak eurenganako konfiantza mantentzea dute helburu; beraz, gertutasuna zaintzen dute momentu oro.
Larrauri Anaiak zein Sollube tailerrak familia tailerrak dira biak. Ibilgailua bi tailer horien esku uzten dituztenek badakite esku onetan uzten dutela, urteetako esperientziak konfiantza ematen baitu.