Erromesen borondatea gizarte zerbitzuetara bideratuko dute
Erromesek Markina-Xemeingo aterpetxean utzitako borondatea Lea-Artibaiko Amankomunazgoko Gizarte Zerbitzuei ematea erabaki dute Bizkaiko Santiago Bideko Lagunen Elkarteak eta Markina-Xemeingo Udalak. Lea-Artibaiko Amankomunazgoak kudeatzen ditu Markina...
Dohaneko zerbitzua
Urtero, Bizkaiko Santiago Bideko Lagunen Elkarteko boluntarioak arduratzen dira Markina-Xemeingo atertetxearen kudeaketagaz. Boluntarioek dohaneko zerbitzua eskaintzen dute, eta aterpetxean ematen den zerbitzuagatik ez da ordaintzen. Hala ere, aterpetxearen laguntzarako borondatea uzten dute erromes batzuek. Guztira, aurten, 6.000 euro eman dituzte.