Enpresa berriak eta ekintzaileak diruz lagunduko dituzte Lanbide Ekimenek
Enpresak sortu nahi dituzten ekintzaileentzako 13.650 euroko partida dute Lanbide Ekimenek. Diru laguntzak bi motatakoak izango dira.Enpresa ideia bat dutenei zuzenduta daude batzuk, eta aholkularitza emango diete ideia hori egokia den ala ez aztertzek...
Enpresa ideia bat dutenei zuzenduta daude batzuk, eta aholkularitza emango diete ideia hori egokia den ala ez aztertzeko. Azterketa egin bitartean hartuko dute diru laguntza.
Bestetik, jarduera berri bat martxan ipini nahi dutenentzako laguntzak emango dituzte. Diru laguntza eskatzeko, ezinbestekoa da eskatzailea langabezian eta Lanbiden altan emanda egotea; ostean, aukeraketa prozesu bat gainditu beharko dute. Prozesu horretan parte hartu nahi dutenek eskabidea bete beharko dute Lanbide Ekimenen bulegoan.