Baxurako arrantzaleek sardina asko lehorreratu dute Ondarroako portuan
Sardinatan ari diren ontzi kopuruak gora egin du egunotan. Bestalde, 10 tona hegaluze saldu dira Kalare Deunako bentan. Aurreko astean gertatu modura, legatzak garesti jarraitzen duAurreko astean udazkeneko lehen sardina aleak agertu zirenez geroztik, ...
Sardinatan ari diren ontzi kopuruak gora egin du egunotan. Bestalde, 10 tona hegaluze saldu dira Kalare Deunako bentan. Aurreko astean gertatu modura, legatzak garesti jarraitzen du
Aurreko astean udazkeneko lehen sardina aleak agertu zirenez geroztik, barra-barra ari dira arrantzatzen baxurako ontziak. Atzo, esate baterako, 100 tona inguru saldu ziren Kalare Deuna Kofradiako bentan.Goizean lehorreratutako lehen aleak, adibidez, prezio onean saldu zituzten. Arrainik handienak saldu ziren garestien; kiloa 1,50 euro inguruan. Ale txikienak, ostera, 85 zentimo bueltan saldu ziren. Tamainari dagokionez, nahikoa handia izan zela nabarmendu zuten Kalare Deuna Kofradiako arduradunek. Kiloan, 20-21 ale bitartekoa.
Sardina gehitzen ari dela ikusirik, gainera, Ondarroako Egidazu Kaian egoten den ohiko mugimendua handiagoa bihurtu da. Euskal ontziez gain, Kantabria, Asturias eta Galiziako baxurako ontziak sardinatan hasi dira, eta hurrengo egunetan gehiago izan daitezkeela espero da.
Hegaluze handiago nahian
Sardinatan ari diren ontziez gain, beste askorek hegaluzetan jarraitzen dute. Eguraldi txarra egon da azken egunotan, eta ontziak portuan lotuta egon direnez, ez da gehiegirik saldu.
Datuei dagokionez, 10.000 bat kilo saldu dira asteon Ondarroako bentan. Zehatz esateko, astelehenean 6.600 kilo saldu ziren, eta eguaztenean, beste 2.900 kilo. Tamaina aldetik, batez ere, arrain txikia ari dira porturatzen (hiru kilotik beherakoa), eta hori dela eta, prezioek ez dute aldaketa handirik eduki. Asteleheneko aleak, bataz beste, kiloa 2,66 euroan saldu ziren, eta eguaztenekoak, 2,80 euroan.
Eguaztenean itsasoratu ziren hegaluzetan ari diren arrantzaleak, eta ontzi gehienak Asturias aldera abiatu dira, tamaina handiagokoaren bila.
Bestalde, garesti ari da saltzen legatza. Aurreko astean gertatu modura, asteon ere ez dago eskaintza handirik merkatuan, eta hortaz, prezioek gora egin dute. Hiru eta lau kilo bitarteko legatza, esaterako, 7-8 euro bitartean saldu da. Tamaina ertainekoa, 5-6 euro artean, eta txikiena, aldiz, 4 euro inguruan.