Alleriko hegaztiak ikusteko irteera egingo du etzi turismo bulegoak
Parte hartzaileak 10:30ean aterako dira turismo bulegotik. Aurretiaz izena eman behar da. Irteera euskaraz izango da eta bi orduko iraupena edukiko duela esan duteBeste behin ere, Ondarroako turismo bulegoak antolatuta, Alleriko paduran hegaztiak behat...
Parte hartzaileak 10:30ean aterako dira turismo bulegotik. Aurretiaz izena eman behar da. Irteera euskaraz izango da eta bi orduko iraupena edukiko duela esan dute
Beste behin ere, Ondarroako turismo bulegoak antolatuta, Alleriko paduran hegaztiak behatzeko irteera egingo da domekan. Ekintzan parte hartu nahi duten herritarrek aurretiaz izena eman behar dute turismo bulegoan.Domekan 10:30ean aterako dira parte hartzaileak turismo bulegotik. Diego Mendoza gidari dutela, hegaztiak ikusteko ibilbidea egingo dute parte hartzaileek. «Ibilbide erraza izango da eta adin guztietako herritarrek parte hartu ahal dute».
Izena emateko azalpenak
Irteera doakoa izango da eta euskaraz izango dela jakitera eman dute turismo bulegoko arduradunek.
Dena dela, ekintzan parte hartzeko interesa dutenek aurretiaz izena eman beharko dutela esan dute. «Gutxienez zortzi herritarrek parte hartu behar dute irteera egiteko. Eta gehienez ere 25 laguneko taldea osatuko dugu». Horretarako, interesatuek turismo bulegora joan (Erribera 9, Kofradia Zaharra) edo deitu beharko dute (94-683 19 51).
Irteera gehiago
Irteerak bi orduko iraupena edukiko du eta prismatikoak eramateko gomendioa egin dute.
Domekakoa, baina, ez da hegaztiak behatzeko irteera bakarra izango. Izan ere, hilaren 18an ere beste irteera bat egingo da, ordu berean eta euskaraz. «Bisita gehiago ere eskaini ahal ditugu, baina horretarako erreserbak egin beharko dira».
Ez da estreinako aldia Ondarroako turismo bulegoak hegaztiak ikusteko irteera antolatzen duena; udaberrian ere egin zuten.