Kaleandiko ur hodiak berriztu eta inguruetan igogailuak ipiniko dituzte
Ondarroako udal ordezkariek alde zaharreko auzotarrekin egindako batzarrean hartu dira erabakiak. Igogailuek, modu handi batean, Kaleandi eta inguruetara iristea erraztuko luketeOndarroako udal ordezkariek jakitera eman dutenez, Kaleandiko ur hodiak be...
Ondarroako udal ordezkariek alde zaharreko auzotarrekin egindako batzarrean hartu dira erabakiak. Igogailuek, modu handi batean, Kaleandi eta inguruetara iristea erraztuko lukete
Ondarroako udal ordezkariek jakitera eman dutenez, Kaleandiko ur hodiak berriztu eta bertora iristea erraztuko duten igogailuak ipiniko dira.Erabaki horiek herenegun Kaleandi, Erribera eta San Ignazio kaleko 50 bat auzotarrekin egindako auzo batzarrean adostu zirela nabarmendu du Josu Arrizabalaga alkateak. «Inguru horietan egin nahi diren proiektuen berri auzotarrei ematea zen batzarraren helburua. Horregaz batera, auzotarrek aipatutako proiektuen inguruan dituzten iritzi eta kezkak ere jaso nahi izan ditugu».
Gasa eta zuntza ere bai
Kaleandin gaur egun dauden ur hodiak zaharrak direla kontutan hartuta, horiek aldatzea komeni dela erabaki zuten batzarrean, aho batez.
Berrizteko egingo diren lanek, gainera, auzora beste hainbat zerbitzu ailegatzea ere ahalbidetuko lukeela aurreratu du alkateak. «Ur hodiak aldatzeaz gain, lanok gasa eta interneteko zuntza sartzeko ere aprobetxatuko lirateke. Iparkalen egindako azken lanen ostean, Kaleandiko zati batera zerbitzu horiek ailegatzen badira ere, kalearen beste aldera ez dira ailegatzen. Modu horretara, Kaleandi osora ez eze, Goikaleko zati bat ere hornituta geratuko litzateke».
Bestalde, Kaleandi eta inguruetara iristeko erraztunak emate aldera, igogailuen beharra dagoela ere eztabaidatu zen batzarrean. «Orain arte, auzotar asko eliza alboko eta Kamiñaldeko igogailuetatik ibili dira, baina hortik ere, nahikoa oztopo dituzte».
Alkatea iritziz, proiektua gauzatzea «nahikoa konplikatua» izan daiteke. «Alde zaharra hirugune historikoan dagoela kontuan hartuta, legeak ez du edozelako beharrik egiten uzten, eta hori guztia kontuan eduki beharko da. Gure aldetik, herritarrentzako aukerarik onena eta erosoena aukeratzen saiatuko gara».