Beste urte batez, Alemaniako Pforzheim hiriagaz elkartrukea egin du Gernika-Lumok, eta hango hamahiru ikasle ailegatu dira bertoko institutura. Atzo heldu ziren 17-18 urte bitarteko ikasleak goiko argazkian, eta datorren eguaztenera arte berton izango ...

Beste urte batez, Alemaniako Pforzheim hiriagaz elkartrukea egin du Gernika-Lumok, eta hango hamahiru ikasle ailegatu dira bertoko institutura. Atzo heldu ziren 17-18 urte bitarteko ikasleak goiko argazkian, eta datorren eguaztenera arte berton izango dira elkartrukeko programaren kide diren horiek. Otsailean, berriz, gernikarren txanda izango da, eta orduan, bertokoak beheko argazkian, Alemaniako ikasleekin eta hango eta hemengo irakasleekin batera joango dira Alemaniako hirira.