Etzi Aldaka auzoko bizilagunekin batzartuko dira udal ordezkariak
12:30etatik aurrera elkartuko dira Santiago baselizan. Udaletik bilerara joateko deia luzatu diete herritarrei. Datorren astean egingo dituzte azken bi auzo-batzarrak udaletxeko aretoanMunitibarko udaleko ordezkariak Berreño auzoko bizilagunekin elkar...
12:30etatik aurrera elkartuko dira Santiago baselizan. Udaletik bilerara joateko deia luzatu diete herritarrei. Datorren astean egingo dituzte azken bi auzo-batzarrak udaletxeko aretoan
Munitibarko udaleko ordezkariak Berreño auzoko bizilagunekin elkartuko dira etzi.Hain zuzen ere, 12:30ean hasita egingo dute bilera Aldaka auzoko Santiago ermitan.
Udalaren eta herritarren arteko harremanak indartzeko, Munitibarko udalak auzotarrekin batzarrak egiteari ekin zion irailaren 26an. Hala, parte hartzea bultzatzeko asmoz, zapatuetan egiten dituzte batzarrak.
Aurreko asteburuetan, Ganbe, Gerrikaitz, Totorika eta Gerrika auzoetako bizilagunekin elkartu ziren udal ordezkariak.
Halaber, azken bi batzarrak hilaren 17an egingo dituzte. Nahi duten herritar guztiei luzatu diete gonbita, eta udaletxeko aretoan bilduko dira, 12:30etatik aurrera.
Bestalde, arratsaldean Berreño auzoko bizilagunekin elkartuko dira leku berean, 17:30etatik aurrera.
Orain arteko lau bilerek eman dutenarekin «pozik» daude udaleko ordezkariak: «Erantzuna ona izaten ari da, aurreko asteburuan esaterako, ia baserri guztietatik bizilagun bana agertu zen».
Azaldu dutenez, auzotarrek haien arazoak eta kezkak jakinarazi dizkiete, eta guztietan kezka nagusia bideen egoera dela esan dute.
Udal ordezkariek zehaztu dutenez, legealdian udalak nola funtzionatuko duen azaltzen dabiltza, «udala ahalik eta hubilekoena egiteko».
Asmo horrekin batzorde ezberdinak antolatu dituzte: «Batzorde bakoitzean zinegotzi bat dago eta haren ardura da batzordea koordinatzea eta dinamizatzea».
Parte hartzera animatuz
Batzordeetan, nahi duten herritarrek edota elkarteek parte hartu ahalko dutela jakitera eman dute. «Arlo bakoitzari dagokion urteko aurrekontua zelan erabili edo zelan banatu erabakiko da batzordeetan».
Batzar horietan, udal ordezkariak euren burua aurkezten ari dira. Hin zuzen ere, udaleko zinegotziak zeintzuk diren azaldu, udalak horien arduren banaketa zelan egin duen, eta bizilagunak arlo desberdinetako batzordeetan parte hartzera animatu dituzte.