Erandioko erahilketa salatuko dute arratsaldean Gernika-Lumon
Indarkeria matxistaren ondorioa den Erandioko hilketa salatzeko gaur arratsaldean elkarretaratzea egingo dute Gernika-Lumon. Merkurio aurrean elkartuko dira 19:30etatik aurrera. Gernika-Lumoko Eraso Sexistei Stop! plataformak egin du deialdia, eta Asun...
Bi eragile horiek konpromisoa hartu dute aurrerantzean halako ekimenak elkarrekin egiteko.
Atzo ere hainbat ekintza
Azken heriotza hori salatzeko ekimen ugari egin dira egunotan bertoko udalerrietan.
Atzo arratsaldean, esaterako, Berriatuko udaletxe aurrean bildu ziren herritarrak, Berriatuko emakume taldeak deituriko kontzentrazioan. Udalak ere bat egin zuen deialdiagaz, eta adierazpen instituzionala onartu zuen. Bertan, besteak beste, emakumeen kontrako indarkeria jendartean «errotu eta hezten» den indarkeria dela dio.
Halaber, Berriatuko udalak emakumeen kontrako indarkeria «behin – betiko amaitu arte» lan egingo duela eta hauek jasaten duten zapalkuntzari aurre egiteko «konpromisoan berresten» duela zehaztu du.
Markina-Xemeinen ere Emakumeen Kontrako indarkeria gehiagorik ez! lelopean udaletxe aurrean bildu ziren herritarrak atzo arratsaldean, udalak deituta.