Urregarai zelaian jausitako pagoaren enkantea egingo du Aulestiko Udalak
Enkantea 180 eurotik hasiko dela esan dute udal ordezkariek. Eskaintza ekonomiko onena egiten duenari emango diote pagoa. Enkantean edozein herritarrek parte hartu ahal duAulestiko Udalak hileak atzera Santa Eufemiko Urregarai zelaian jausitako pagoa e...
Enkantea 180 eurotik hasiko dela esan dute udal ordezkariek. Eskaintza ekonomiko onena egiten duenari emango diote pagoa. Enkantean edozein herritarrek parte hartu ahal du
Aulestiko Udalak hileak atzera Santa Eufemiko Urregarai zelaian jausitako pagoa enkantera atera du. Herritarrek urriaren 16a (12:00ak baino lehen) orduko euren eskaintzak egin ahalko dituzte. Enkatea 180 eurotik hasiko dela jakitera eman dute Aulestiko udal ordezkariek.Udaberrian, eguraldi txarra egin zuenean, pagoa erori zen Urregarain. Orain, Aulestiko Udalak pagoa hori saltzea erabaki du. Horretarako, baina, enkantea egingo du udalak. Eta enkante horretan, hain zuzen ere, edonork parte hartu dezake. Interesa dutenek, baina, urriaren 16a izango dute euren eskaintzak aurkezteko azken eguna.
Baldintzak
Horretarako, interesatuek euren eskaintzak aulestiko udal idazkaritzan (Donibane enparantza 1, 94-627 90 06) aurkeztu beharko dituzte. «Eskaintza ekonomikoarekin batera, sobre itxi batean, norbere datuak aurkeztu beharko dira (izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia)».
Behin eskaintza guztiak hartu eta gero, pagoa eskaintza ekonomiko onena egin duenari emango diotela jakitera eman dute udal ordezkariek.
Egurraren erabilera
Balio handikoa izaten da pagoraren egurra. Izan ere, altzariak egiteko erabili ahal den moduan, botiketan ere erabiltzen da, kreosota egiteko hain zuzen ere.
Dena dela, egurretarako ere asko erabiltzen da. Izan ere, pagoaren egurra sutara botatzeko oso ona dela diote adituek. «Pagoaren egurra, nahiz ikatza nahiz sua egiteko, onenetakoa da. Ondo-ondo su hartzen du eta garrak ondo mantentzen ditu».