Lesio bat dela eta, Iñigo Martinezek ezingo du absolutuagaz jokatu
Iñigo Martinez futbol jokalari ondarrutarrak ezingo du hurrengo egunotan Espainiako selekzioagaz jokatu. Aurreko zapatuan Malagaren aurka jokatutako partidan min hartu zuen, eta, beraz, ezingo du jokatu Luxemburgoren eta Ucraniaren aurka.Realeko Zerbi...
Realeko Zerbitzu Medikuak jakitera eman duenez, Martinezek «ezker aldakako ipurmasail ertainean I. graduko lesio muskularra» du. Realak gaineratu duenez, Martinez osatze lanak egiten hasita dago Zubietan.
Martinezenagaz gain, Vicente del Bosque-k deitutakoen artean, beste bi baja ere egongo direla ere aurreratu du Espainiako selekzioak; hala, Bruno Sorianok (Villarreal) eta Carvajalek (Real Madrid) ere ezingo dute hurrengo neurketetan parte hartu. Euren ordez, Athletic Clubeko San Josek eta Xabier Etxeitak eta Villarrealeko Mario Gasparrek jokatuko dutela adierazi dute.