«Lekeitioko Uribarren Abaroa, kalitatezko arreta integralaren ikur»
Lekeitioko herrigunean kokatuta, 20.000 metro karratuko eremuagaz eta lorategi eta pasealekuekin, Uribarren Abaroa Fundazioak hirugarren adineko pertsonen arreta integrala eskaintzen du. Eta horretarako, bi aukera desberdin eskaintzen dizkie herritarre...
Askotariko zerbitzuak
Eskaintza bat edo bestea aukeratuta, zerbitzu ugari eskaintzen diete erabiltzaileei: osasun zerbitzua, zerbitzu psikosoziala, garbitasun eta laguntza zerbitzua, sukaldaritza zerbitzua, administrazio zerbitzuak, garraio egokituko zerbitzuak eta bestelako hainbat zerbitzu (ilea-apaindegia, podologia, laguntzak, zerbitzu erlijiosoak…). Halaber, zentzumenen estimulaziorako aretoa ere badute (Snoezelen terapia).
Baina hor ez da amaitzen fundazioaren eskaintza. Izan ere, Uribarren Abaroak gizarte-integrazioa, berrikuntza eta bizimodu osasungarrien ohiturak sustatzearen alde egiten du. «Bide horretatik, Fundazioaren Patronatutik, Lea-Artibai eskualdean pertsona nagusiei egokitutako lehenengo parkea sortu da». Parke horretan, hain zuzen ere, 23 makina dituzte.
Parkea aipatuta, gainera, instalazioak erabat berriak dira. «Urritasun fisikoak dituztenei begira berritu eta egokitu dira instalazio guztiak».
Barruko gelei dagokienez, gimansioa, aretoak eta jantokiak edukitzeaz gain, logela bikoitzak eta banakakoak ere badituzte, komun eta guzti.