Kuadrilen arteko bazkari jendetsua
Zapatuan lagun artean ospatu zuten koadrilen egun handia Ispasterren. Eguraldia lagun bazkari ederraz gozatu zuten kanpoaldeko frontoian bilduko herritarrek. Bapo jan eta edan ostean, arratsaldean, bolo txapelketan duten abilezia erakutsi zuten kuadril...

Zapatuan lagun artean ospatu zuten koadrilen egun handia Ispasterren. Eguraldia lagun bazkari ederraz gozatu zuten kanpoaldeko frontoian bilduko herritarrek. Bapo jan eta edan ostean, arratsaldean, bolo txapelketan duten abilezia erakutsi zuten kuadrilletako kideek. Ohiturari eutsiz asko izan ziren bolo jaurtiketan ibili zirenak eta Xabier Lakak irabazi zuen. Ostean, igelaren jokoan Juan Domingo Gallatebeitia nagusitu zen. Gero, iluntzean txapel jaurtiketan lehiatu ziren. Askok esperientzia badutela argi utzi zuten, baina, guztietan onena Lander Garai izan zen. Giro ederrean egun pasa galanta egin zuten kuadrillek; egun osoan txistulariek izan zuten ingurua alaitzeko ardura.