Kalera atera dira herritarrak Erandioko emakumearen hilketa salatzeko
Elkarretaratzeak egin ziren atzo Ondarroan, Mutrikun eta Lekeition. Gaur aterako dira kalera Markina-Xemeinen; 19:00etan udaletxe aurrean batzeko deia egin du udalakAtzo Ondarroan, Lekeition eta Mutrikun egin zuten bezala, kalera aterako dira gaur, Mar...
Elkarretaratzeak egin ziren atzo Ondarroan, Mutrikun eta Lekeition. Gaur aterako dira kalera Markina-Xemeinen; 19:00etan udaletxe aurrean batzeko deia egin du udalak
Atzo Ondarroan, Lekeition eta Mutrikun egin zuten bezala, kalera aterako dira gaur, Markina-Xemeinen, joan den astelehenean Erandion hil zuten emakumearen hilketa salatzeko. Astelehen goizaldean aurkitu zuten emakumearen gorpua, indarkeria zantzuekin. Biktimak 39 urte zituen, eta Bilbon bizi zen. Aurten Euskal Herrian genero indarkeriaren ondorioz hil den hirugarren andrea da.Emakundek Erandioko kasua hilketa matxista zela baieztatu bezain laster, herritarren, erakundeen eta elkarteen gaitzespenak errepikatu egin dira herririk herri. Horrela, Ondarroako Udaleko Berdintasun Sailak, Mutrikuko EMAk eta Lekeitioko Potxuak Martxan emakume taldeek deitutako elkarretaratzeek hilketaren salaketa eta gaitsezpena atera zuten atzo kaleetara.
Gaur, 19:00etan, ateratzeko deia egin du berriz, Markina-Xemeingo Udalak. Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez! lelopean, herritar guztiei protestan parte-hartzeko deia egin diete. Elkarretaratzea udaletxe aurrean izango da.
«Markina-Xemeingo Udalak 2011ko udazkenean onartu zuen horrelako kasuak sistematikoki salatzea. Eta horretan jarraituko du emakumeen kontrako indarkeria behin-betiko amaitu arte. Emakumeek jasaten duten zapalkuntzari aurre egiteko konpromisoan berresten da udala, horri aurre egiteko konpromiso garbiarekin», esan dute.