Martxoaren 8an Kurdistanen abiatu zen Emakumeen Mundu Martxa urriaren 17an Lisboan amaituko da. Denbora tarte horretan, Euskal Herriko hamaika txokotan izan da: Gernika-Lumon, esaterako. Gure gorputzak, gure territorioak lemapean iritsi eta abiatu zen ...

Martxoaren 8an Kurdistanen abiatu zen Emakumeen Mundu Martxa urriaren 17an Lisboan amaituko da. Denbora tarte horretan, Euskal Herriko hamaika txokotan izan da: Gernika-Lumon, esaterako.
Gure gorputzak, gure territorioak lemapean iritsi eta abiatu zen martxa zapatuan Busturialdeko herrira, eta, beste hainbat tokitan legez, bertan ere, aldarrikapenez jantzi zuten herria: «Gure gorputzak nahieran erabiltzen dituzte: lan tresna, sexu tresna, irudi tresna… Tresna direnik ez dugu ukatuko, baina guk geuk maneiatu behar ditugula aldarrikatzen dugu. Tresna egokiek esku eta buru egokietan iraultza egin dezakete». Pasealekuan bilduta irakurri zuen Emakumeen Mundu Martxak aldarrikapen hori. Batukadak lagunduta iritsi ziren bertara, eta testua irakurri orduko,
performance bat egin zuten. Testua irakurri ostean, aurreskua dantzatu zieten martxaren ordezkariei, eta haziak eman zizkieten gero. Izan ere, haziak ereiten dabiltza, elikadura burujabetzaren irudi gisa: «Eskubidea dugulako erabakitzeko zer nahi dugun landatu eta zer nahi dugun jan».