Nordic Walking Gunea inauguratu dute ibilbide bat eginez
30 lagun baino gehiagok egin zituzten inaugurazio ekitaldiko hastapen kurtsoa eta ibilaldia. Lau ibilbide daude aukeran Markina-Xemeingo GuneanMakilak eskuetan hartuta, Markina-Xemeingo Nordic Walking guneko ibilbide berdea estreinatu zuten 30 ibiltari...
30 lagun baino gehiagok egin zituzten inaugurazio ekitaldiko hastapen kurtsoa eta ibilaldia. Lau ibilbide daude aukeran Markina-Xemeingo Gunean
Makilak eskuetan hartuta, Markina-Xemeingo Nordic Walking guneko ibilbide berdea estreinatu zuten 30 ibiltarik baino gehiagok, zapatu goizean. Teknikaren hastapen-kurtsoa izan zuen lehenengo makilak zelan erabili ikasteko, eta ibilbidea egitera joan ziren ondoren. Erraza iruditu zitzaien, «edozeinek egiteko modukoa».Markina-Xemeingo bizilagunez gain, inguruko herrietako, Durangaldeko eta Bilboaldeko ibiltariak ere batu ziren Markina-Xemeingo Nordic Walking Gunearen inauguraziora, bai eta Santanderko bikote bat ere. Izan ere, Nordic Walking kirol jarduerak gero eta jarraitzaile gehiago ditu, eta gaur egun Europan, 3,5 miloi pertsona baino gehiagok praktikatzen dutela jakitera eman zuten Nordic Walking Guneen sustatzaileek. «Kirol praktika horrek osasunean eragin onuragarri asko ditu. Kardiobaskular-ahalmena hobetzen du, presioa gutxitzen du belaun eta orkatiletan eta kontsumo energetikoa handitzen du, eta erregulartasunez eginez gero estresa ere gutxitzen laguntzen du», azaldu zuten.
40 kilometro
Markina-Xemeinen ere egongo da beraz, hemendik aurrera, osasuna hobetuaz Nordic Walking praktikatzeko aukera. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren laguntzagaz sartu da Markina-Xemein Nordic Walking Guneen sarean, eta maila ezberdinetako lau ibilbide prestatu dituzte. Ibilbideen puntu guztiak aztertu dituzte adituek, kirol hori praktikatzeko egokiak direla ziurtatuz, eta bide guztian seinaleak jarri dituzte, «erraz jarraitzeko modukoak». Guztira, ia 40 kilometrotan jarri dituzte seinaleak.
Kanteramotxa, Arkillogana, Ubilla-Urberuaga eta Orbero dira Markina-Xemeingo Nordic Walking guneko lau ibilbideak. Koloreetan banatzen dira sailtasunaren arabera: berdea, urdina, gorria eta beltza.
Informazio guztia eta mapak udaletxean, Atxondo kiroldegian edo www.nordicwalkinggunea.net web orrialdean eskuratu daitezke.