Iurretako Abendibarren abelburuak izan dira Gernika-Lumon onenak
Lehenengoz hartu du Mari Carmen Abendibarren gaanadutegiak sari nagusia Urriko Lehen Astelehenean. Behi eta ar onenak ere Abendibarrenak izan diraHogeita hamar urte bete ditu Gernika-Lumon egiten den Euskal Herriko Pirenaika arrazako lehiaketak, eta, b...
Lehenengoz hartu du Mari Carmen Abendibarren gaanadutegiak sari nagusia Urriko Lehen Astelehenean. Behi eta ar onenak ere Abendibarrenak izan dira
Hogeita hamar urte bete ditu Gernika-Lumon egiten den Euskal Herriko Pirenaika arrazako lehiaketak, eta, beste urte batez, abelbururik onenak Gernika-Lumon izan dira. Domekan egin zituzten lehen aukeraketak. 11:00etan emerik onena aukeratu zuten epialeek, eta 17:00etan egin zuten ar onenaren aukeraketa.Atzo eguerdian, ordea, sari nagusiak erabaki zituzten. Jendez bete zen atzo Santa Anako aparkalekua, Pirenaika arrazako lehiaketaren XXX. edizioa ikusteko. Aurten ere Bizkaian geratu da sari potoloa, Iurretan. Baina oraingoan Mari Carmen Abendibarren ganadutegia izan da onena. Azken urteetan abelbururik onenak izan dituen Jon Koldo Bikandi ere fialisten artean izan da. Hala ere, oraingoan bere herrikideak hartu du loterik onenaren merezimendua. Ganadutegiko Rufino Jaiok esan legez, aurten lan gehiago egin dute, eta irabazteko itxaropena izan dute. Urte osoko lana dela azaldu du, eta mantendu egin behar dela. Lehenengoz haartu dute ganadutegi onenaren saria Gernika-Lumon, «bi-hiru aldiz baino ez zaigu suertatu txahalarekin etortzea Gernikako zitara, eta aurten be egokitu zaigu». Lote osoaren maila bikaina nabaarmendu zuten atzo epaileek, behien atzealde eta bizkar ederrak, txahalak eta errapeak aipatuz, besteak beste.
Eme eta ar onenak ere Abendibarrenak izan dira aurten. «Sariak daramatzagu etxera, eta oso pozik goaz». Beraz, hurrengo urtean bueltatzeko gogotsu dira, gainera. «Ikusten da egin dugun lana zerbaitetarako balio izan duela.Beraz, pozik gaude, eta hurrengo urterako ere prest».
Hazi-jartzearen eme txapelduna gipuzkoarra izan da aurten. Idiazabalgo Prudencio Urkiarena hautatu dute sail horretan onena.
27 ganadutegi
Guztira, 120 abelburu izan dira aurten Gernika-Lumoko Urriko Lehenengo Asteleheneko ferian; bizkaitarrak gehienak.
Euskal Herritik heldutako 27 ganadutegi izan dira lehiaketan: Bizkaitik heldutakoak izan dira hamabost; Gipuzkoakoak sei eta beste horrenbeste nafarrak. Arabako ganadutegirik ez da izan aurten Gernika-Lumoko lehiaketan.
Labeldun okela
Domeka goizean egin zuten Urriko Lehen Asteleheneko azokaren aurkezpena. Salmenta postuak ireki zituzten; 30 izan dira aurten. Horietan, besteak beste, gazta, euskal pasetal, ogia, txakolina, artisauen lanak eta etxean egindako beste hainbat produktu ipini dituzte salgai.
Era berean, labeldun okela dastazteko aukera izan dute bisitariek aurten ere. Sei aurrealde erre zituzten domekan, eta 2.500 txahal-saiheski errazio ipini zituzten salgai domekan eta astelehenean.