Indartsu hasi da Lekeitioko Aisialdi Zerbitzua
Jai erraldoiagaz hasi zuten zapatuan, lekeitiarrek, ikasturte osoan martxan izango duten aisialdi zerbitzua. «Pozik»eta «parte hartzeko gogoz» ibili ziren ume, gaztetxo eta gurasoak plazan eduki zuten jaian. «Balorazio positiboa egiten dugu», esa...

Jai erraldoiagaz hasi zuten zapatuan, lekeitiarrek, ikasturte osoan martxan izango duten aisialdi zerbitzua. «Pozik»eta «parte hartzeko gogoz» ibili ziren ume, gaztetxo eta gurasoak plazan eduki zuten jaian. «Balorazio positiboa egiten dugu», esan dute lekittoko Aisialdi Taldekoek, ekintza guztiak, jolasak, fruta brotxetak, puzgarriak ondo-ondo joan zirela azpimarratuz. Lehenengo asteburuan, Gaztegunean 60 gaztetik gora elkartu direla ere nabarmendu dute.