Gernika R.T.-ak 34-22 galdu du Getxoren kontrako derbia
ERRUGBIA // Gernika Rugby taldeak 34-22 galdu zuen Getxo Artearen aurka, zapatuan. Basurdeek galdu duten bigarren derbia izan da, lehen jardunaldian Hernaniren kontra galdu baitzuten. Hasiera parekatua izan arren, etxeko taldeak kontrola hartu, eta jok...
ERRUGBIA // Gernika Rugby taldeak 34-22 galdu zuen Getxo Artearen aurka, zapatuan. Basurdeek galdu duten bigarren derbia izan da, lehen jardunaldian Hernaniren kontra galdu baitzuten. Hasiera parekatua izan arren, etxeko taldeak kontrola hartu, eta jokoan nagusitasuna erakutsi zuen. Basurdeak erasoan behin eta berriro ahalegindu arren, Getxoren defentsa sendoak ez zien aldea murrizten utzi. Lau puntugaz sailkapen orokorrean hamargarrena da Gernika R.T. VRAC Quesos Entrepinares dago lider, orain arteko hiru jardunaldietan hamabost puntu eskuratuta.