Udalak batzordeetan parte hartzeko deia luzatu die lekeitiarrei
«Herri ireki, anitza eta denon artean eraikitakoa egiteko asmoz», udaleko batzorde ezberdinetan parte hartzeko deia egin die udalak, lekeitiarrei. «Batzordeak irekiak eta zabalak dira, udal ordezkariez gain edonork parte hartu dezake», azaldu dute....
Denetara hamasei batzorde egongo dira martxan Lekeition, eta parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aurretik. Izena ematearen arrazoia, datu pertsonalekin datu base bat osatu eta herritarrek batzarretarako deialdiak jasotzea dela jakitera eman du udalak. «Beti ere, datuen babeserako legeak zehazten dituen baldintzak beteko dira datu hauen erabilerari dagokionez», argitu dute. Izena udal bulegoetan edo www.lekeitio.eus orrialdean eman daiteke.
Batzordeak
Martxan jarriko diren batzordeak hurrengoak izango dira: Hirigintza; Herri lanak, udal Azpiegituren mantenimendua, Zerbitzuak eta Ingurugiroa; Ogasuna, Ondarea eta Kontuak; Garapen ekonomikoa eta lehiakortasun ; Emakumea/Berdintasuna; Gizarte Ongizate; Migratzaileak ; Hirugarren Adina; Kirola; Gazteria; Herritarrekin harremanak eta Parte hartzea; Euskara; Hezkuntza, Haurtzaroa eta Gaztetxoen aisialdikoa; Jaietakoa; Kultura eta Ondarea.
Batzordearen funtzionamenduaren onurarako bileretara azaltzeko konpromisoa ezinbestekoa dela nabarmendu du udalak.