Orientazio Ibilaldia egongo da domekan Markina-Xemeinen
IBILALDIA // Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta, Orientazio Ibilaldia egingo da domekan, Markina-Xemein inguruetan. 10:30ean jarri dute irteera ordua Arkupean, eta bertan egongo den mahaian emango dituzte arauak, ibilbidearen nondik norakoak eta a...
IBILALDIA // Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta, Orientazio Ibilaldia egingo da domekan, Markina-Xemein inguruetan. 10:30ean jarri dute irteera ordua Arkupean, eta bertan egongo den mahaian emango dituzte arauak, ibilbidearen nondik norakoak eta argibide guztiak. Mendigoizale guztiak baina, batez ere ume eta gaztetxoak gonbidatu ditu Artibai Mendigoizale taldeak irteerara.