Mutriku Arbe hotelak 2015 Euskal Turismo saria eskuratu du
Eusko Jaurlaritzak 2015eko Merkataritza eta Turismoa sariak ezagutara eman ditu. Guztira, zortzi izan dira sarituak, eta horietako bat Mutrikuko Arbe hotelak eskuratu du. Zehatz esanda, Berrikuntza Bultzatzeari Turismo Saria lortu du.Arbe hotelaz gain,...
Arbe hotelaz gain, honako hauek ere jasoko dute saria: Ekobelargi (Enpresa Lankidetzari Merkataritza Saria), Teresa Busto (Merkataritza-berrikuntzari Saria), Bizkarra, (Lan-ibilbideari Merkataritza Saria), Zuloa Irudia (Hiri-inguruen Dinamizazio Saria), Jazzaldia (Lehiakortasunari Turismo Saria), Matilde Elexpuru (Ibilbide Profesionalari Saria) eta Juan Jose Lekuona (epaimahaiaren errekonozimendu berezia).
Sariak hilaren 20an banatuko ditu Jaurlaritzak eta hoteleko ordezkariak Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik jasoko du saria.